Zenbait tailer antolatu ditu Hernaniko Udalak, nerabeentzat, irailean zehar. Horrela, eskalada tailerra izango da Santa Barbaran, hilaren 9, 11, 13, 16 eta 18an, 16:30etatik 18:30etara; eta izena emateko, gaur da azkeneko eguna, kiroldegian. Doakoa da, baina 10 euroko fidantza utzi beharko da. Sormen tailerra, berriz, irailaren 10, 12, 17, 19 eta 24an egingo dute, Arramazka artistaren eskutik, ordutegi berean. Horretarako, etzi arte eman daiteke izena, Biterin, doan.