Jasangarritasuna oinarri hartuta, Baratzetik platerera sortzen dugun paisaia jardunaldiak antolatu ditu Argia aldizkariak, larunbat honetarako, Galarretako Orona Ideo eraikinean.
Goizeko 11:00etan hasita, lau hitzaldi eskainiko dituzte, hasteko: Diametro 200 proiektua aurkeztuko dute Iñigo Marquetek eta Fede Pachak; Karabeleko ekonekazaritza etxaldeaz ariko da Oier Iurramendi bertako koordinatzailea; Lur Garden egitasmoa aurkeztuko du Iñigo Segurolak; eta Bizi Baratzea izango du hizpide Jakoba Errekondok.
Hitzaldien ondoren, lore eta landareen aurrez aurreko kontsulta eskainiko dute Errekondok eta Segurolak, bertaratuen galderak eta zalantzak erantzuteko.
Eta azkenik, luntxa eskainiko dute, bertako eta garaiko produktu ekologikoekin.