Gaur piztuko da jai giroa, Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 5a, 02:00

Ikasturte berriari festa giro­an ekin ohi diote Zikuñagan, auzoko festekin. Eta hala egin­go dute beste behin, gaurtik. Lau egunez izango dira ekin­tzak, igande gauera bitarte.

Hiru zita jarri dituzte, gaur arratsalderako. Hasteko, pala txapelketa jokatuko dute beste urte batez, 17:00etatik aurrera. Baina ondoren, nobedade bat prestatu dute: aerozumbarekin jarriko dituzte denak dantzan, 19:00etan hasita. Eta azkenik, beste klasiko bat: futbolin txa­pelketa jokatuko da, 20:00etan.


Haurren moto lasterketak eta ?playback? lehiaketa, bihar

Ekintza gehiago izango dira bihar arratsaldean. 18:00etan aterako dira buruhaundiak, Las Pu?n?tilloren musikak alaituta; eta segidan izango da, urtero ikusmin haundia pizten duen ekintzetako bat: 6 urtetik behe­rako haurren moto lasterketa. Gero, Apaxi ipuin kontalaria­ren istorioak entzungo dituzte 19:30etan, eta musikak jarriko du saltsa, gauean: play­back lehiaketa 22:30etan, eta Zutik Elektrotxaranga gauerdian.

Hortik aurrera, etenik ez du izango festak, asteburuan. Haur eta gaztetxoen jolasak, tortilla lehiaketa, sagardo das­taketa, ginkana, herri kirolak edota danborrada, larunba­te­an; eta igandean, Ozenki abes­ba­tzak kantatuko du Zikuñagako Amaren omenezko mezan, eta bakailu lehiaketa, paellada herrikoia edota apar festa ere izango dira. Eta bi egunetan, DJ Nemuxekin dantzaldia.

Beraz, oporraldia bukatu izanaren penak alaitu nahi di­tuenak, aurkituko du zerekin gozatua, Zikuñagan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!