Euskara Ari Duri segida emateko, bilera irekia datorren asteartean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 02:00

Hernanin euskeraren erabilera indartzeko asmoz, Euska­ra Ari Du, Baietz Hernanik! egitasmoa antolatu zuten 2018 urtean zehar. Eta «arrasto po­lita» utzi zuela ikusita, egitasmoari segida eman nahi dio Dobera Euskara Elkarteak, da­torren udazkenetik aurrera: «ez da iazko planteamendu be­ra izango, baina piztutako su txikiari eutsi nahi zaio», au­rre­ratu dute.

Horren inguruan aritzeko eta «plana zirriborratzeko», bi­lera irekia deitu dute datorren asteartean, irailaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Gaiaren gainean interesa du­ten herritar guztiak gonbidatu dituzte, bilerara bertaratu eta parte hartzera.

2020an, Euskaraldia berriro herrian txertatzeko asmoa

Aurtengo asmoen inguruan aritzeaz gain, datorren urtera begira ere jarriko dira. Izan ere, joan den urtean Euskal Herri mailan antolatu zen Euska­ral­­diak, «bigarren kolpea» izan­go du 2020an; eta hori «he­rri­an txertatzeko modua» egin nahi dute, aurreratu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!