Sarrerak salgai gaurtik, 'Erlauntza' antzezlanerako

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 02:00

Antzerki saioa antolatu dute datorren astean, Ereñotzuko frontoian: Erlauntza antzezlana eskainiko du Vaiven Pro­ducciones antzerki konpainiak. Ostiralean izango da, irailaren 13an, gaueko 22:00etan hasita.

Eta emanaldia ikusteko sa­rrerak, gaur bertan jarriko di­tuzte salgai: Ereñotzuko Auzo Udalean, Irrintzi tabernan, eta Hernaniko Biteri kultur etxean. 10 euro dira.

«Komedia mikatza» da 'Erlauntza', txikitako lagun koadrila bat landetxean elkartuko duena, haietako baten despedida ospatzeko.

Ordubete pasatxoko iraupena dauka antzezlanak, eta Mireia Gabilondok zuzenduta, sei emakume dira protagonista: Vito Rogado, Getari Etxe­ga­rai, Aitziber Gar­men­dia, Leire Ruiz, Naiara Arnedo eta Sara Cozar. Kepa Errasti da testuaren egilea.

«Komedia mikatza» da Er­launtza. Txikitako lagun koadrila bat osatzen dute sei ema­kumeek, eta haietako baten ez­kon aurreko despedida ospa­tzeko, asteburupasa joango di­ra landetxe batera. Baina urteen eraginez, elkarren arteko lo­tura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala. Horregatik, asteburu eroa behar zuena, are gehiago erotuko da: trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. «Esan ohi da erleak direla animalien erreinuan ondoen komunikatzen diren izakiak, eta dan­tzan komunikatzen omen di­ra...», aurreratu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!