Doako tailerra etzitik, konfiantza indartzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 02:00

Astigarragako Emakume Femi­nisten taldeak antolatuta, ikastaroa izango da iraileko ostiral guztietan, lantzeko «norbere ezagutza eta onarpenerako kon­tzientzia, eta barne konfian­tza indartzeko tresnak». Etzi hasiko da, eta kultur etxean izango dira saioak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Urriaren 5ean, azkeneko saio bat egingo dute ikastolan. Izenematea zabalik dago: aztifemiak@gmail.com helbidean, edo kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!