Bakailu Asterako izenematea orain, jatetxe eta tabernek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 02:00

Urriaren 7tik 20ra ospatuko da aurten, Hernaniko Bakailu Astea. Eta bat egiteko gonbitea luzatu diete tabernei, pintxo lehiaketan parte hartuz; eta jatetxeei, aste horretako menu edo kartan bakailua jarriz. Horre­ta­rako, irailaren 11ra arte dute izena emateko epea: Biteriko turismo bulegoan (astegunetan 08:00-15:00), 943 33 70 28 telefonoan edo turismoa@hernani.eus helbidean; edo Berriak elkartearen bidez (943 33 30 49).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!