Neska eta mutil seniorren talde banarekin, denboraldia martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 3a, 02:00

Gero eta indar gehiago dauka boleibolak Hernanin, eta ho­rren erakusle da, denboraldi be­rrirako talde kopurua bi­koiz­tekotan dela Hernaniko Bo­lei­bol Taldea. Izan ere, hasiera batean lau talde aurreikusten zituzten arren, badirudi sei talde osatzera iritsiko direla.

Senior mailako bi taldeak izango dira nobedade nagusia. Horrela, mutil seniorren talde bat izango da, aspaldiko partez, urtetan mutilen talderik ez izan ondoren. «Mutilak bo­leibolera erakartzea» izango da helburu nagusia, horrekin.

Nesketan ere, talde bat izan­go du Hernanik, seniorretan. Entrenatzeko kantxa arazoak tarteko, talde horretan ariko dira neska seniorrak zein jubenilak, elkarrekin.

Seniorren bi taldeak, atzo hasi ziren entrenatzen, eta as­telehen, asteazken eta ostiraletan izango dituzte saioak.

Neska kadete eta infantilek, bina talde ziurrenik

Beranduago hasiko dira lanean, neska kadete eta infantilen taldeak; eta horietan ere, bada nobedaderik. Izan ere, bi talde izango dira maila ba­koi­tzean, ziurrenik: «talde bana au­­rreikusten genuen, baina da­goeneko bina talde ateratzeko adina neskak eman dute ize­na, eta urte bakoitzeko talde ba­­na izango da. 2007an jaiotakoen taldean bi plaza geratzen dira, 2006koen taldean hiru, eta 2005 eta 2004koen taldeetan launa». Boleibolean aritu nahi duten neska-mutilek, au­kera dute oraindik ere: 656 731 929 telefonoan edo whatsappez.

Neska kadeteak irailaren 9an hasiko dira lanean, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Eta neska infantilak, az­ke­nik, irailaren 25ean: «ordurako, entrenatzeko kantxa ara­zoa konpondu beharko dute kirol arduradunek. Gaur egun, soilik ostiraletan daukate ordu eta laurden entrenatzeko, eta hori konpondu beharra dago», diote Boleibol Taldetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!