Elkartasun Asteburuaren barruan, Kronoeskalada herrikoia ere egingo dute larunbatean, Hernaniko Ibaiondo poligonoan hasita. Parte hartzeko, etzi arte eman daiteke izena, Garin eta Tripontzi tabernetan, eta elkartasunpedalkadak@gmail.com helbide elektronikoan. 7 euro dira (proba egunean ordainduko da), eta 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, bakarka edo taldeka, edozein bizikletarekin. Gehienez ere 150 lagunek hartu dezakete parte; betetzen ez bada, egunean bertan ere izango da aukera, udaletxeko arkupeetan. Bertan elkartuko dira partehartzaile guztiak, 17:30etan, eta poligonora joango dira, 18:30etan hasteko. Landaretik pasa, Karabelen sartu, eta Balantxa aldapatik igoko dira, Kale Nagusia zeharkatuz Plazan bukatzeko.