Ikastaroak eman nahi dituztenek, ostiralera arte epea

Urtero bezala, hainbat ikastaro eskainiko ditu Goizuetako Uda­lak, datorren ikasturtean zehar; eta orain dute proposamenak aurkezteko epea, ikastaroren bat eman nahi dutenek. Osti­ra­le­ra arte izanen dute au­ke­ra, eta ikastaroaren deskribapen zehatza aurkeztu beharko dute, uda­­le­txean: ordutegia, prezioa, iraupena, nori zuzendua... Beha­rrez­koa da autonomoa izatea.