Elkartasun Asteburua antolatu dute Ereñotzun eta Hernanin, 11/13 sumarioko auziperatuei babesa adierazteko; eta larunbatean, herri bazkaria egingo dute, Ereñotzuko frontoian. Horretarako txartelak, bihar arte erosi daitezke, Ereñotzuko Irrintzi eta Hernaniko Txili tabernetan, eta Goizuetako Amaia kafetegian. Helduen txartelak 15 euro dira, eta haurrenak 7 euro.