Ostegun 'mugitua'rekin hasiko dira etzi, Zikuñagako jaiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 3a, 02:00

Aurten ere ez dute huts egingo, eta beste behin, ikasturte hasiera alaitzeko parada ederra eskainiko dute Zikuñaga­ko bizilagunek, auzoko festekin. Lau egunez izango da jai giroa auzoan, etzi hasita.

Eta martxan jartzeko, ostegun mugitua prestatu dute. Izan ere, ohikoak diren pala eta futbolin txapelketei, hirugarren ekintza bat gehitu die­te, estreinako egunean: aerozumba saioa izango da, arra­tsaldeko 19:00etan hasita. Hori baino lehenago ariko dira pa­lan, 17:00etatik aurrera; eta on­doren futbolinean, 20:00etan.

Eta arratsaldez izango dira ekintzak, ostiralean ere, asteburu beteari bidea egiteko. Ho­rrela, jaien bigarren egunean, zenbait klasiko: buruhaundi­ak Las Pu?n?tilloren musikarekin, 6 urtetik beherakoen moto lasterketa, edota Apaxi ipuin kontalariaren saioa. Eta sal­tsa jarriko duten beste bi ekin­tza, gauean: playback lehiaketa, joan den urtean abiatu zu­te­na; eta Hernaniko Zutik Elek­trotxarangaren emanaldia.

Mus txapelketa eta bakailu lehiaketa, nobedadeak

Asteburuan izango dira ekin­tza gehien, ohi bezala, eta zen­bait nobedade ere izango dira aurten. Hori horrela, Zikuña­ga­ko Ja­iak Mus Txapel­ketaren aurreneko edizioa jo­ka­tuko du­te larunbat gauean, danborradaren ondoren; eta igandean, bakailu lehiaketa egingo dute, goizean. Ez dira faltako, haur jolasak, tor­tilla lehiaketa, sagardo das­taketa, paellada herrikoia, apar festa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!