Jabetze Eskoletako 7 aukerak, gaurtik irekita

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 3a, 02:00

Ikasturte berri honetarako ere antolatu ditu Jabetze Es­kolak, Udaleko Berdintasun Sai­lak. Guztira, zazpi ikastaro izango dira, eta izena ema­teko epea gaur irekiko da.

Jabetze Eskoletako helbu­rua izaten da hausnar­ke­ta­ra­ko eta formaziorako top­a­gu­nea sor­tzea, emakumeei be­gi­ra, beren es­kubideen jabe egin, eta bi­zi­tzetan autonomia eta kon­fi­an­tza izan dezaten. Era be­re­an, emakumeen ar­teko sa­re­ak sor­tzea ahalbidetu nahi da. Hori lortzeko, eskolen bi­dez ema­ku­meek jabetze edo ahal­duntze pro­zesua egitea da as­moa, ikus­­pegi feministatik erre­a­li­tatea aztertuta eta hau al­da­tze­ko tresnak eskura jarrita.


Izen-ematea, irekita

Denera, zazpi ikastaro jarri di­ra aukeran, eta izena emateko epea, guztietarako, gaur irekiko da. Hiru bide erabili daitezke horretarako: Plaza Femi­nis­tara bertara joatea (Aristizabal k­a­lea 7, behea), 943 33 70 17 telefonora deitzea, edo idaztea berdintasuna@hernani.eus hel­­bide elektronikora.

Ikastaroren bat doan izan­go da, eta gainon­tze­ko­e­tan, kla­se orduko euro bat or­dain­duko da. Guztietan haur­tzain­degi zerbitzua eskainiko da.


Ikastaroak, hiru multzotan 

Aukeran jarri diren ikastaroak hiru multzotan banatu dira: emakumeen nortasuna eta subjektibitatea aztertzea hel­bu­ru dutenak; kultura bir­de­fi­ni­tzeari begira antola­tu­ta­ko­ak; eta autonomia suspertzen lagundu nahi dutenak.

Aurrenekooaren ba­rruan, ba­­tetik, Mindfulness ikas­­­ta­roa emango da; meditatzeko prak­tika bat da, eta gorputza eta emo­zioak landuko dira. Bes­te­tik, hilerokoaren ingu­ru­ko tai­le­rra izango da, ziklo osoa eta haren faseak ezagutzeko, eta tabu eta lotsei aurre egiteko. Az­kenik, argazkilaritza ikas­ta­ro berezia emango da, norbera nor den eta nola dagoen ar­gaz­­kien bidez jasotzeko, norbe­ra­ren ?ni?a osatu arte.

Bigarren multzoaren ba­rruan, batukada feminista, edota munduko emakumeen literatura aztertzen dituen tai­lerra antolatu dira aurten ere, eta era berean, gorputzen mu­gi­men­du askea landuko duena.

Azkeneko multzoan, berriz, hastapeneko eskalada tailerra egiteko aukera izango da, be­rriro ere.


Ikasturte hasiera Leokan, Bihotx musika taldearekin 

Urtero bezala, ikasturteari ha­siera emateko kontzertu be­rezi bat ere antolatu dute, Leokako labaderoan.

Eguraldiak trabarik egiten ez badu, irailaren 13an izango da, 22:00etan hasita. Gema Inés, Ixiar Jauregi eta Lara Mi­txe­lena hernaniarrek osatzen duten Bihotx txalaparta tal­de­ak, Norabide guztiak ema­nal­dia eskainiko du. 


EMAKUMEEN NORTASUNA ETA SUBJEKTIBITATEA

Mindfulness nirekin eta besteekin bertopatzen. Urriaren 3tik abenduaren 12ra, ostegunetan, 09:30-11:00; gaztelaniaz, Biterin. Irakaslea: Clara Wolfram Perez. Matrikula: 16,5 euro.

Ziklikoki bizitzen: hilekoaren inguruko tailerra. Azaroaren 8an, 17:30-19:30; euskeraz, doan, Plaza Feministan. Irakaslea: Enara Iruretagoiena Domínguez.

Barrutik kanpora argazkitzen. Urriaren 2tik abenduaren 18ra, asteazkenetan, 17:30-19:30;?euskeraz, Iturolan. Irakasleak: Idoia Telleria Maritxalar eta Arantxa Erasun Urtzelaieta. Matrikula: 24 euro.

KULTURA BIRDEFINITZEN

Batukada feminista. Urriaren 11 eta 25, azaroaren 15 eta 29, abenduaren 20, urtarrilaren 17 eta 31, otsailaren 14 eta 28, martxoaren 13, apirilaren 3, maiatzaren 8 eta 22, ekainaren 5 eta 19, eta festetako irteera; 17:30-19:30, euskeraz, Langilen. Irakasleak:?Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi. Matrikula: 32 euro.

Munduko emakumeen literatura. Urriaren 3 eta 31, abenduaren 5, urtarrilaren 16, otsailaren 6, martxoaren 5, apirilaren 2, maiatzaren 7 eta ekainaren 11n, 18:30-20:30; gaztelaniaz, Plaza Feministan. Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre. Matrikula: 18 euro.

Gorputz kontzientziatik mugimendu askera. Urriaren 1etik abenduaren 17ra, asteartetan, 18:00-20:00; euskeraz, Iturolan. Irakaslea: Maider Oiartzabal Ziganda. Matrikula: 22 euro.

 AUTONOMIA SUSPERTZEN

Eskalada tailerra: hastapena. Irailaren 11, 13, 16, 20, 23 eta 27an, 17:00-20:00; euskeraz. Irakasleak: Patri Espinar Labian eta Arantxa Arrieta Garcés. Matrikula: 30 euro.


DENETAN IZEN-EMATEA: Plaza Femi­nis­tan (Aristi­za­bal kalea 7), 943 33 70 17 edo berdintasuna@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!