Udalak asfaltatze-lanekin jarraituko du aste honetan ere. Gaur, bihar eta etzi Portu-Osinaga bidea asfaltatzen jarraituko dute, baita hilaren 9 eta 10ean ere. Eta ostegunetik aurrera, Erroilaburu-Telleri Zahar bidea konpontzeari ekingo diote, hilaren 13ra arte.