Ikasturte berria hasi aurretik, aurrekoa gogoratu ohi du Astigarragako AEK euskaltegiak, eta hala egingo du aurten ere. Gaur hasi eta hilaren 27a bitarte argazki erakusketa egingo du, aurreko urteko argazkiekin. Ibai-Lur, Ikatza, Sagartxo, Txiki eta Zipotzan ikusi ahal izango dira. Horrez gain, gaurtik ikasturte berrian matrikula egin daiteke: 607 610 687 edo astigarraga@aek.eus.