Gaur hasiko dute denboraldi berria judoko kadete, junior eta seniorrek. Txikienek, aldiz, hilaren 16an izango dute aurreneko klasea. Haiekin hasi nahi dutenek, orain dute aukera izena emateko: judohernani@gmail.com edo 658 881 112. 6 urte baino gehiago izan behar dira.