Jendetza, festa agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 2a, 02:00

Asteburu osoko festarekin gozatu ederra hartuta, agur esan zioten atzo Latsunbeberri eta Marielutseko auzotarrek aurtengo festei. Ez zuten nolanahi egin, gainera. Patata tortila lehiaketa egin zuten, bertsolarien erritmora banatu zituzten sariak, eta ondoren, festa borobiltzeko, inguruko hamaika sagardo dastatzeko aukera izan zen. Iturritxo Elkartearen esku pelota txapelketaren sariak ere banatu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!