Urrizak lortu du aurtengo finalerako aurreneko txartela

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 2a, 02:00

Erremonteko Buruz Buruko Kutxabank Txapelketa pixkanaka bukaerara iristen ari da. Herenegun jokatu zuten finalerdietako ligaxkako azkenaurreko partidua Urriza eta Ba­rrenetxea IVak eta dagoeneko badakigu Urriza finalean egon­go dela. 

Ezustean harrapatu eta ira­bazteko gogoz joan zen Endika Barrenetxea hernaniarra partidura, baina ez zuen irabazterik lortu. 30-20 galdu zuen Urri­­za faboritoaren kontra. 


Jokoaren aldaketa

Aurretik adierazi zuen mo­duan, jokoan aldaketa egin zuen Barrenetxea IVak, baina horrek ez zuen markagailua aldarazi. Urrizak partidu ederra egin zuen, eta hernaniarraren gainetik jarri zen. Pe­lotakadetan ez zuen hutsik ere egin, eta izan zituen akats bakarrak sakeetan izan zi­tuen.

Barrenetxea, aldiz, saiatu zen, eta bereziki aldaketa egin zuen sakeetan, eta horri es­ker, lau tanto lortu zituen hernaniarrak. 

Larunbateko finalerditik aterako da bigarren finalista, Urrizaren kontra finala jokatuko duena.


Larunbateko finalerdian, Barrenetxea IV

Dena den, Barrenetxea IV hernaniarra ez dago finaletik kan­­po, oraindik. Izan ere, ziur­tatuta dauka larunbateko finalerdietan izango dela. Oraindik, ordea, ez daki nor izango duen aurkari, Endika ala Ansa II. Orduan lehiatuko dute finalerako bigarren txartela lortzeko.


Final haundia, irailaren 14an

Larunbateko finalerditik aterako da bigarren finalista, Urrizaren kontra irailaren 14an finala jokatuko duena, hain zuzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!