Pelota eskolan apuntatzeko, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 1a, 02:00

CD Hernaniren pelota sailak jakinarazi du Pelota Eskolan izena eman nahi duten gaztetxoek bihartik aurrera egin ahal izango dutela. 2007tik aurrera jaiotakoek eman ahal izango dute izena irailaren 30era arte. Astelehenetik ostegunera apuntatu ahal izango da, frontoiean. Horretarako, Rufino Rekalderekin hitz egin behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!