11/13 sumarioko auziperatuei elkartasuna, datorren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 1a, 02:00

Irailaren 16an hasiko da 11/13 sumarioko makroepaiketa, Espainiako Auzitegi Naziona­lean. Terrorismo delituak  ego­tzita, 47 pertsona auziperatu dituzte, tartean dira He­rrira, Etxerat, Jaiki Hadi eta Euskal Preso Politikoen Kolek­tiboaren  Bitartekaritza Talde­ko kideak, baita abokatuak ere. 

Aiert Larrarte hernaniarra eta Ama­ia Esnal urnietarra dira horietako bi. Haiei  elkartasuna adierazteko, el­kar­tasun asteburua antolatu dute Hernanin eta Ereñotzun.


Hitzaldi bana, ostegun 

eta ostiralean

Ostegunean emango diote ha­siera ekintzei. Orduan, hitzaldia eskainiko dute biek Ere­ñotzun; 19:00etan izango da, ludotekan.

Gauza bera egingo dute ostiralean, Hernanin. 19:00e­tan izango da baita ere, Biterin. 20:00etan, manifestazioa egingo dute Plazatik. 


Herri bazkaria, larunbatean

Larunbatean izango da, aldiz, Elkartasun Eguna. Ereñotzun egingo dira ia jarduera guztiak; horien artean, Herri Baz­karia. Bertan bazkaldu nahi duenak, asteazkenera arte izan­go du txartelak erosteko: Ereñotzun, Irrintzi tabernan; Hernanin, Txilin; eta Goi­zuetan, Amaia kafetegian. 


ELKARTASUN ASTEBURUA

IRAILAREN 5A, OSTEGUNA. EREÑOTZUN.

- 19:00etan, hitzaldia ludotekan. Hizlariak: Amaia Esnal eta Aiert Larrarte.


IRAILAREN 6A, ostirala. hernanin.

- 19:00etan, hitzaldia Biterin. Hizlariak: Amaia Esnal eta Aiert Larrarte.

- 20:00etan, manifestazioa Plazan.


IRAILAREN 7a, larunbata

- 11:00etan, Jolasak/Kirolak. Haur eta gaztetxoentzat Ereñotzuko Futbol Zelaian.

- 12:30etan, Kantujira, Ereñotzun barrena.

- 13:45etan, Elkartasun argazkia, Ereñotzuko plazan.

- 14:15etan, Herri bazkaria, Ereñotzuko frontoian. Bazkalondoren, bertsoak, musika...

- 18:30etan, Kronoeskalada, Hernanin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!