Ikasturteari ekingo diote ikasleek hilabete honetan, eta horrekin batera, aisialdiko ikastaroak ere martxan jarriko dira. Horien artean daude, hain zuzen, Astigarragako udalak eta herriko taldeek kulturaren bueltan antolatutakoak. Irailean zehar izango da horietan izena emateko epea.
Horien artean, AEK euskaltegiak eskaintzen dituen euskera klaseetan izena emateko aukera izango da, bihartik. Datorren astetik aurrera, aldiz, kultur etxeko ikastaroetan apuntatu ahal izango da.
Gainontzeko ikastaroetan izena emateko, taldeetara jo beharko da (ikusi taula).
Bestalde, emakume feministek antolatutako Konfiantza indartzeko prestakuntza ostiralean hasiko da, hilaren 6an, hain zuzen.
2019-2020 IKASTAROAK
- EUSKAL DANTZAK: Astigar dantza taldearen eskutik, 7 urtetik gorako haur eta helduentzat. Izenematea: hilaren 18 eta 19an, 19:00etan elkartearen lokalean (Santio zeharbidea, Mirasol behea).
- Euskara: AEK euskaltegiak kultur etxean edo lokalean eskainiko du, Udalak diruz lagunduta. Izenematea: hilaren 2tik 26ra bitarte. Informazioa: 607 610 687 edo astigarraga@aek.eus.
- Joskintza: ostiraletan, kultur etxean; Josten hasi (10:30-12:30 edo 16:00-18:00) edo Josi eta sortu maila aurreratua (18:15-20:45). Izenematea: hilaren 9tik aurrera kultur etxean.
- Konfiantza indartzeko prestakuntza: emakume feministen taldeak antolatuta. Hilaren 6tik 27ra 18:00etatik 20:00etara kultur etxean, eta urriaren 5ean, ikastolan. Doan. Informazioa eta izenematea: aztifemiak@gmail.com edo kultur etxean.
- Latin dantzak: Astelehenetan kultur etxean: hastapena, 18:30-20:00 eta maila aurreratua, 20:15-21:45. Izenematea: hilaren 9tik aurrera kultur etxean (943 335 064). Bikoteka egiten bada, hobe.
- Pintura eta marrazketa: Astelehenetan kultur etxean: hastapena, 18:30-20:00 eta maila aurreratua, 20:15-21:45. Izenematea: hilaren 9tik aurrera (943 335 064). Bikoteka egiten bada, hobe.
- Txi kung: Harituz elkarteak emakumeentzat antolatuta. Astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00. Izenematea: 610 202 268.
- Yoga: Astearte eta ostegunetan. Goizeko taldea: 09:30-11:00 (kultur etxean; arratsaldeko taldea: 17:00-18:30 (ikastolako aretoan). Izenematea: hilaren 9tik aurrera (943 335 064).
- Zura tailatzea: Asteazkenetan. 09:15-12:15 edo 15:30-18:30. Izenematea: hilaren 9tik aurrera kultur etxean (943 335 064).