Sagardoaren txinparta eta pintxo artean erreleboa, hurrengo auzoari

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 1a, 02:00

Asteburu osoa festa giroan igaro ondoren, agur esateko garaia iritsi zaie Latsunbe­berri-Marielutseko auzotarrei ere. Gaur izango dute azke­neko eguna, ekintzaz betea, be­ti bezala. 

Goizeko 11:00etan hasiko dute eguna, patata tortila txapelketarekin. Edonork har­tu ahal izango du parte, etxetik ekarritako tortillare­kin. Bal­dintza bakarra jarri dute: arraultzak, patata eta tipula besterik ezin izango da erabili tortila egiteko. 

Hainbat sari izango dira: bi afari Latxunbe tabernan; bes­te bi, Tranbia tabernan; eta az­keneko biak, Zumardi jate­txean. 

Ordu berean hasiko dira, baita ere, Iturritxo Elkartea VII. Esku Pelota txapelketako fi­­nalak eta talo tailerra. Bi­garren hau Iturritxo Elkar­tea­ren lokalean egingo dute, 8 urtetik gorako gaztetxoekin. 


Sagardo dastaketa, eguna borobiltzeko

Eguerdiko 12:00ak aldera, epaile ospetsua gerturatuko da balio anitzeko pistara, eta patata tortila guztiak dastatu ondoren, berak erabakiko du zeintzuk izango diren sari­dunak. Bertsolarien erritmora egingo du hori, gainera. 

Se­gidan hasiko da sagardo dastaketa, eguna borobilduko duena. Denera, 11 sagardotegik hartuko dute parte: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Al­berro, Elorrabi, Otsua-enea, Gu­rutzeta, Zelaia, Oialume Zar eta Itxas Buru. 

Jatekoak ere ez dira fal­tako, eta noski, ezta mu­sikarik ere. Bertan egongo bai­tira trikitilariak giroa jartzen, 14:00etan azken suziria en­tzun arte. 


GAURKO EGITARAUA

- 11:00-12:00, Patata tortilla txapelketa. Erabili daitezkeen osagaiak: arraultzak, patata eta tipula. Balio anitzeko pistako txoznara eraman. 

- 11:00-12:30, Iturritxo Elkarteko VII. Esku pelota txapelketako finalak.

- 11:00-13:00, Talo tailerra Iturritxo Elkartean (8 urtetik gorakoentzat).

- 12:00-12:30, Patata tortilla txapelketako sariak.

- 12:00, Bertsolariak.

- 12:30-13:30, Trikitilariak.

- 12:30-13:30, Sagardo dastaketa. 11 sagardo aukeran.

- 14:00, Festen bukaerako suziria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!