Auzolan Berri programa Beterri Buruntza eskualdeko Udalek martxan jarritako programa bat da, lau urtekoa.?Andoain, Astigarraga, Urnieta, Usurbil eta Hernaniko Udalek bazterketa egoeran dauden pertsonei integrazio soziala eta laborala bermatu nahi dizkie honekin.
Aurreneko edizioan, Gozogintza eta Okintza sektoreko prestakuntza jaso dute hainbat lagunek, eta orain, hauek kontratatzeko diru laguntzak emango zaizkie enpresei.
Kontratazioetarako laguntzak eskatzeko epea irekita, enpresek
Kontratazio hauek egiteko diru laguntzak eskatu ditzakete enpresek irailaren 1etik azaroaren 15era, Astigarragako Udalean, Posta bulegoetan (Correos) edo Astigarragako Udalaren egoitza elektronikoan.
Argibideak, berriz, eskatu daitezke Andoain (943 30 42 21/ enplegua@andoain.eus), Hernani (943 25 63 47/enplegu-soziala@hernani.eus) eta Astigarragan (943 50 57 00/enplegu@astigarraga.eus).
Diru laguntza jaso ahal izateko, egin behar diren kontratuek izan behar dute 2019 irailaren 1etik urriaren 15erako tartean hasteko, gutxienez 3 hilabeteko iraupenekoak eta lanaldi osokoak edo gutxienez, %70eko lanaldikoak. Laguntzak 2.500 eta 3.000 euro artekoak izango dira.