Norgehiagoka gaurkoan, Urriza eta Barrenetxea IVaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 31a, 02:00

Asteartean Urrizak, 8 pun­tu lortu zituen Endikaren aur­­ka irabazitako buruz buru­koan, eta lehenengo pos­tuan doa Kutxabank Txapel­­ketan. Urrizaren atze­tik, Barrenetxea IV doa bigarren postuari eutsiz, 6 punturekin. 

Gaurkoan, elkar lehia­tuko dute, buruz buruko Ku­txa­bank Txapelketako fina­l­e­­­rako txar­tel zuzena lortze­ko as­mo­­arekin. Barre­ne­txeak dio, Urriza­rekin joka­tzeko mo­dua alda­tuko due­la, «bestela porrota, segu­ru».  Erremon­teko pelo­tari guz­tiak, beldur­tuta dau­dela adierazi du, «frontoieko paretaren erdi­an, horma erraldoi batekin topo egingo dugulakoan gaude».

Gaur, galtzaile atera­tzen denak, semifinala jokatu beharko du Endika­ren aur­ka. Barrenetxeak dio, Endi­kak ez duela partidu errazik jarriko. Ohi bezala, arra­tsal­deko 16:00etan hasita izango da, Galarretan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!