Getxok eta Hernanik Faduran dute zita

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 31a, 02:00

Gaur arratsaldeko 16:00etan, Faduran Hernanik Getxoren aurka lehiatu beharko du. Getxoren aurreneko partidua izango da hau, aurreko aste­bu­ruan ez baitzuen joka­tu, G7a zela-eta.

Hortaz, gogotsu egongo dira bizkai­tarrak, eta dena emango dute Polidoriren mu­tilen aurka. Hala ere, triko­loreak Lizarran egon diren bitartean indarrak hartu di­tuz­te, eta pilak kargatuta itzuli dira.

Gaur arratsaldeko 16:00etan izango da mutilen paritdua Getxon, Fadurako zelaian
Emakumezkoek, gaur eguerdiko 12:00etan jokatuko dut,  Zizurkileko Danena zelaian


Emakumeak, Zizurkilen

Gaurkoan, neskek ere protago­nismoa dute, gaur baita ema­kumeen errugbi eguna. Hori dela-eta, II. Melokotoi Txapel­keta antolatu dute Zizurkilen, eta bertan izango da Hernani. 

Eguerdiko 12:00etan hasiko dira partiduak, Zizurkilen. Hernaniz gain, beste hiru taldek hartuko dute parte: Bera Bera, La Unica eta Ordi­ziak, hain zuzen. Txapelketa ama­itu ostean, 14:00ak alde­ra bazkaria egingo dute, tripak bete eta indarrak hartzeko 3garren denbo­rarako.

Arratsaldean, 19:30ak ingu­ruan, The hastelen`s taldeak kontzertua eskainiko du. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!