Atzoko ajea ahaztuta, goizeko 10:00etan hasiko dute festa gaur Latsunbeberri-Marielutsen betiko jokoekin, eta hauek egin bitartean marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera ere izango da. Behin bukatuta, VII. Esku pelota txapelketa jokatuko da 12:00etan. Ondoren, trikitilariek erreleboa hartu eta Latsunbeberriko kaleetan barrena abiatuko dira, buruhaundiekin batera. Amaitu ostean, txikientzat aparraren jaia izango da.
Paella ederra egingo dute bazkaltzeko, eta gero, hamaika joku egingo dira: mus txapelketa, ping pong eta toka txapelketa, besteak beste.
Gauean, 23:00etan bingoa egingo dute, eta zezen suzkoak auzoa suz beteko du, ostean. Bitartean, DJ Mikeltxik girotuko du Latsunbeberriko balio anitzeko zelaia, nekatu arte.