Patinete elektriko batek sute txikia sortu du

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 30a, 20:40

Patinete elektriko bat lehertu izanagatik, sute txikia sortu da Hernaniko etxebizitza batean. Euskadiko Suhiltzaileek eman dute gertaeraren berri eguerdiko 12:00etan sare sozialen bidez. Kea dela-eta, bertaratu egin dira Donostiako Suhiltzaileak. 

Dena den, Hernaniko udaltzaingoek baieztatu dute susto txiki bat izan dela, eta ez dela zauriturik egon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!