'Maialen' ez da Kontxara iritsi

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 30a, 02:00

Lan polita eta ahalegin izugarria egin zuten atzo Kontxan, 'Maialen' traineruko arraunlariek, baina ez zuten Kontxako Bandera jokatzeko sailkatzea lortu. Aurreneko sailkatua Orio izan zen, 11:12,92ko denborarekin, eta Hernani 17garren izan zen, minutu bat eta 12 segundora. Sailkatutakoak izan ziren, Orioz gain, Arraun Lagunak, Hibaika, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Riveira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!