AMHER elkarteak, aspalditik hainbat eta hainbat material jaso izan ditu, hala nola, arropa, liburuak... Hauek urte osoan eskaintzeaz gain, gaur doako azokan jarriko dituzte.
Goizeko 10:00etan izango da doako azoka eta Amher elkarteak nabarmendu du, ongi etorriak izango direla bertaratzen direnak. Eta egunean bertan ekarpenak egin daitezkela ere argi utzi dute.
Hori dela eta, deia zabaldu nahi dute; gaur goizean Amehrren egoitzara gerturatu eta azoka prestatzen laguntzeko.