Kalera buelta astelehenean, jubilatu eta pentsionistak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 30a, 02:00

Aldarrikapenak herriko ka­leetara aterako dituzte, beste behin, Hernaniko jubilatu eta pentsionistek.  Eguer­diko 12:00e­­tan jarri dute zita astelehenean, Plazan. 

Ordutik aurrera, astelehenero egiteko asmoa azaldu dute, udara hasi aurretik egiten zuten moduan. 


2018 urtetik aurrera, zitari eusten

Estatu osoko deialdiei jarraituz, 2018an hasi ziren Her­na­­niko jubilatu eta pentsionistak asteleheneroko hitzorduekin. Eta ordutik, astero eutsi diete, kontzentrazioei. 

Taldearen aldarrikapenak lau haizetara zabaltzea izan dute helburu. Hain zuzen, pentsio duinen alde egitea eta kolektiboaren gainontzeko al­darrikapenen alde egitea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!