Piraguismoa, eskalada eta sormen tailerrak aukeran

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 30a, 02:00

Udalak nerabeentzako kirol eta kultur eskaintzak antolatu ditu, hala nola, piraguismoa, eskalada eta sormen tailerra.  Eskaladan eta sormen tailerrean oraindik izena emateko aukera dago. 


Kirol saioak

Piraguismo eta eskaladarako ikas­­­­taroak nerabeentzako udaz­­­keneko jarduera fisiko eta kirol eskaintzaren barru­an daude, eta biak Kaxkardi Kirol Elkarteak bideratuko ditu. 

Piragua ikastaroa datorren astelehenean hasiko da eta ostiral arte iraungo du; bi orduko saioak izango dira, Fagollagatik hasita.

Eskalada aldiz, irailaren 9an hasiko da, eta ondorengo egunetan ere eskalatzeko au­ke­ra egongo da; 11, 13, 16 eta 18an. Entrenamenduak 16:30e­tatik 18:30etara izango dira, Santa Barbaran.

Antolatzaileek adierazi du­te, ikastaro bakoitzak 10 euroko fidantza izango duela, eta nerabeak saio guztietara ager­tzen badira, fidantza hau buel­tatu egingo dela.

Sormen saioa

Sormen saioak bost eguneko iraupena izango du, irailaren 10, 12, 17, 19 eta 24an izango dira tailerrak. Arramazka artista arituko da gazteen sormena pizten. Sormen tailerrean apuntatzeko azken eguna  datorren ostirala izango da, irailaren 6a, hain zuzen. Antolatzaileek argi utzi nahi izan dute, ikastaro hau doakoa dela.

Dagoeneko martxan dauden hiru ikastaro hauek, Her­na­ni Erabaki parte hartze prozesuan, nerabeentzako ki­rol eta kultura eskaintza areago­tzeko proposamenaren baitan kokatuta dauela nabarmendu du Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!