Portuk hasi ohi du auzoko festen bidea, eta hemendik aurrera, astebururo izango dira ekintzak. Gaur hartuko du lekukoa Latsunbeberri-Marieluts auzoak, bertako auzo egunarekin. Arratsaldeko 19:00etan botako dute aurreneko etxeferoa, eta igande eguerdira arte jarraituko du festak, ia etenik gabe.
Musikarekin hasi eta bukatu
Suziria botata, gaztetxo nahiz helduentzako jarduera izango dute. Hain zuzen, ordu eta erdiz, Musta perkusio tailerrean hartu ahal izango dute parte auzotarrek. Gorputza erritmoa hartuta, Rey Dominikanok zunba dantzatzen jarriko du auzoa, eta bitartean, sardinak jateko aukera ere izango da. DJaren musikak esango dio agur egunari, gauean.
GAURKO EGITARAUA
19:00, Auzoko festen hasierako suziria.
19:00-20:30, Musta perkusio tailerra.
20:30-21:30, Zumba tailerra Rey Dominikanoren eskutik.
20:30, Sardin-jate popularra, balio anitzeko pistan.
21:30-02:00, Musika balio anitzeko pista oholtzan TDJSek (Txingudi Deejays) eskainita.
Oharra:
Egun hauetan zehar edariak, ogitartekoak eta pintxoak egongo dira txoznan, antolakuntzari ekonomikoki laguntzeko. Bertaratutakoei Jai Batzordearekin kolaboratzea eskatzen diegu, ekitaldi guztietako tresna guztien lekualdaketetan, batez ere. Jaiak nahi baditugu, denon laguntza ezinbestekoa da.