Udako festen azken traka, Benitoren erritmora

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 30a, 02:00

Udako festen azken traka, Benitoren erritmoraudarari agur esateko garaia iritsi zaio askori, eta egunero­kotasunera buelta leunagoa izateko moduko agenda pres­tatu dute. Latsunbeberri-Ma­rieluts auzoetako festekin ha­siko da giroa gaurtik, eta Lizeagako auzoko jaiek eman­go diote bukaera, azkeneko as­teburuan.


Festa bana, astebururo

Asteburu honetan hasita, beraz, astebururo izango da festa, herrian. Zikuñagakoak izango dira hurrengo aste­bu­ruan; Euskal Jaiak tarte­koan; eta Karabelgoek eta Lizea­gakoek jarriko diote ginda iraila­ri, azkeneko bi astebu­ru­etan, hurrenez hurren. 


Benito Lertxundirekin, hilaren hasiera

Beste ekintzarik ere izango da, tartean. Horietako bat izango da Benito Lertxundiren kon­tzertua; hurrengo ostiralean, gaur zortzi, eskainiko du orio­tarrak kiroldegian, gaueko 22:00etan hasita. 

Sarrera gutxi batzuk gera­tzen dira oraindik; interneten dagoeneko bukatu dira, baina azkenekoak Biterin eskuratu daitezke, 15 euroan.


Ikasturte hasiera, ere bai

Horrez gain, ikasturte hasie­rarekin lotura duten hainbat zita ere izango dira, irailean: Biteriko ikastaroetan eta au­zo­etako tailerretan ize­ne­matea, Jabetze Eskolen hasi­erako emanaldia... 


IRAILEKO AGENDA

Ab. 30-Ira. 1, Latsunbeberrin eta Marielutsen Auzo Eguna.

2-6, Biteri Kultur Etxeko ikastaroetan aldez aurreko izena emateko epearen hasiera. Biteri kultur etxea. Ordutegia: 09:00-13:00/16:00-20:00.

2-13, Azuoetan antolatzen diren haurrentzako tailerretan izen emateko epea. Izena auzo elkarteetan eman behar da. 

5-8, Zikuñaga Auzoko Jaiak.

7, Hitzaldia: Bizi Baratzea. Antolatzailea: Argia. Lekua: Orona Ideo eraikina.

11, Hernani 2018/2019 urtekariaren aurkezpena. Lekua: Biteri Kultur Etxean. Ordua: 19:30.

13, Leokako emanaldia: elkartu, gozatu, jabetu; Jabetze Eskola abian. Kantariak: Bihotx Norabide guztiak. Antolatzailea: Berdintasun Kontseilua. Euria eginez gero, hurrengo ostiralera atzeratuko da (irailak 20). Lekua: Leokako Labaderoa. Ordua: 22:00.

14, Bigarren eskuko azoka.

14, Hernaniko Musika Banda. Lekua: Udaletxeko arkupeetan. Ordua: 19:45.

14-15, Euskal Jaiak. Abeltzaintza azoka, Sagarra eta sagardoaren eguna, Gazteen trikitixa txapelketa, dantzaldia...

14, Hernaniko Musika Banda. Lekua: Udaletxeko arkupeetan. Ordua: 19:45.

17, Ipuin kontaketa. Kontalaria: Apaxi. Edukiera mugatua, gonbidapenak Liburutegian. Lekua: Biteri kultur etxea. Bi saio: 17:30etan (3-4 urte); eta 18:00etan (5-7 urte).

17, Mintegia: Emakumeen Euskal Literatura Ikuspegi Feministatik. Gidaria: Kattalin Miner. Izen-ematea Udal Liburutegian. Ordua: 19:00etan. 16 urtetik gorakoentzat.

20, Hernaniko Merkataritzaren Festa. Antolatzailea: Berriak Elkartea.

20-21, Karabel auzoko jaiak.

20-22, Mugikortasun Astea.

28, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia. Antolatzailea: ?Hernani? Musika Eskola Publikoa. Lekua: Atsegindegi plaza. Ordua: 18:00.

29, Argazki rally digitala. Lekua: Gudarien plazan. Ordua: 12:00etan.

29, Kultura anitzeko dastatze gastronomikoa. Antolatzailea: Amher elkartea. Lekua: Plaza Berri. Ordua: 12:00.

30, Ipuin kontaketa. Kontalaria: Ixabel Agirresarobe. Lekua: Biteri Kultur Etxea. Bi saio: 17:30etan (3-4 urte); eta 18:00etan (5-7 urte).

27-29, Lizeaga Auzoko Jaiak.


KONTZERTUA

6, Benito Lertxundi. Lekua: Kiroldegia. Ordua: 22:00.


ERAKUSKETAK

11-bukaera, Hernanin ikusiyak. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordutegia: 18:00-20:00.

18-28, Filatelia erakusketa. José Olaizola Gabaraini omenaldia. Ordutegia: 10:00-13:00 / 16:00-20:00.

    20, Zigilu-marka. Lekua: Biteri kultur etxea. 

    21, Omenaldia Jose Olaizolari. Lekua: Biteri kultur etxea. Antolatzailea: Asociación Filatélica y Numismática Guipuzcoana. Lekua: Biteri Kultur Etxea.     Ordua: 14:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!