Asteartean argi erakutsi zuen bere nagusitasuna Urrizak Endikaren aurrean, Buruz Buruko Kutxabank Txapelketan; partidua nahieran dominatu, eta 30 eta 22 irabazita, Endikari ez zion puntu bakar bat ere lortzen utzi.
Horrela, Urriza aurreneko postuan dago 8 punturekin, eta Barrenetxea IV bigarren, 6rekin; finalerdietara pasatzea ziurtatu du. Endikak, berriz, 4 dauzka, eta Ansa IIk, bat ere ez. Larunbatean eta asteartean jokatuko dira ligaxkako azken partiduak.
Gaur, berriz, Buruz Buruko txapelketakorik ez, baina beste hiru partidu jokatuko dira Galarretan: Zubiri eta Zaldua buruz buru, Ezkurra II eta Azpiroz, Ansa II eta Ionen aurka, eta Juanenea-Etxeberria III, Endika-Larrañaga.