Sorpresa emateko prest gaur, 'Maialen' traineruko neskak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 29a, 02:00

Igandean bukatu zuen ETE liga Hernaniko Arraun Elkar­tearen Maialen traineruak, eta Donostiako itsasoan murgilduko da gaurkoan. 

Hain zuzen, datozen bi igandetan Kontxako Ikurriña­ren bila ateratzeko sailkatze-estropada jokatuko dute gaur, Kontxako badian zehar.

Horretarako, 1,5 miliako distantzian egin beharko dute arraun, eta ziaboga bakarra egongo da.

Arratsaldeko 17.30etan dau­kate hitzordua, Donostian. 

1,5 miliako distantzian egin beharko dute arraun, ziaboga bakarrarekin.


20 talde, gaurko estropadan

Denera, 20 talde lehiatuko dira datozen igandetan Kon­txan egoteko; horietatik zazpik lortuko dute txartela. 

Bi taldetan aterako dira. A taldean: Deustu, Gu Arraun, Hibaika, Hondarribia, Isuntza, Kaiku, Orio, San Juan, Tolo­saldea eta Zumaia. Eta B taldean, Cabo, Salgado Perillo, Club Do Mar de Burgos, Mecos, Colindros, Hernani, Lapurdi, Nautico de Riveira, Ondarroa, eta Tiran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!