Bihar arratsaldean hasiko dira Latsunbeberriko festak, 19:00etan. Jarraian MUSTA perkusio tailerretan parte hartzeko aukera egongo da. Eta jaiei hasiera ezin hobea emateko, Zumba tailerra eskainiko du Rey Dominikanoak. Afal ordua iristean, sardin jatea antolatu da eta gaua alaitzeko TDJS (Txingudi Deejays) emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da.
Egun hauetan zehar, edariak, ogitartekoak eta pintxoak egongo dira txoznan.
Larunbatean eta igandean, jarraipena
Etzi, goizetik hasiko da eguna, 10:00etatik 12:00etara bitartean, betiko jokoak egongo dira, hala nola, zaku lasterketa, zapi jokoa eta mahai futbola. Jarraian, marrazki lehiaketan parte hartu dutenek, beren lanak entregatu beharko dituzte, ondoren sariak egongo baitira. Esku pelota txapelketa ere ez da faltako, eta hau amaitzean, trikitilari eta buruhaundiak egongo dira auzoan zehar. Hauek bukatuta, umeentzako aparraren jaia izango da, eguraldi ona egiten badu. Eguerdiko 14:00etarako denak gosetuta egongo direnez, auzo bazkaria egongo da, tripak bapo betetzeko. Bazkari ostean, mus txapelketa. Arratsaldean dozenaka joko egongo dira, haien artean, ping pong, toka txapelketa eta beste hainbat. Gauean, DJ Mikeltxik musikaz girotuko du auzoa.
Igandean amaituko dira festak, baina egun osoan zehar, hamaika ekintza egingo dira, jaiei «agur» esateko. Haien artean, tortila patata txapelketa. Eguna amaitzeko Sagardo dastaketa egin bitartean, suziria botako da, jaiak amaitutzat emateko. Antolatzaileek adierazi dute, egun osoan zehar, edariak, ogitartekoak eta pintxoak egongo direla txoznan.