Asfaltatze lanekin segita, Osiñagako bidea, Portu auzotik Loidi baserrira itxita egongo da gaur eta bihar, eta irailaren 2, 3, 4, 9 eta 10ean. Aurreneko fasean Loidi eta Itsas-Buru arteko zatia itxiko da; herrira etortzeko, Elorrabitik Ibarluze edo Epelen barrena joan beharko da. Bigarren zatian, Itsas-Burutik Portu arteko zatia itxiko da. Osiñagako auzo elkarteak adierazi du «lanak guztion onerako» izango direla.