Hernani vs. Getxo, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 28a, 02:00

Arratsaldeko 16:00etan ha­si­ko da partidua, Fadurako ze­la­­ian. Euro Basque Rugby Challengeeko 3. jardunaldia izango da larunbatekoa, hain zuzen. 

Hernaniko gazteek, irailaren 15ean ekin­go diote 2019-2020 denboraldiari, Sevillako Cien­cias tal­de­aren aurka jokatuz, Sevillan bertan. Hori dela eta, ederki etorriko zaie Polido­riren mutilei, larunbat honetako partidua. 

Getxo aurkari dutela, denboraldi berrirako prestatzeko, pare gabeko be­ro­keta izangoda, larunbatekoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!