Sagardo txapelketa gaurtik, Gure Izarran

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 28a, 02:00

Inguruko sagardorik onena hautatzeko urteroko zitari emango dio hasiera gaur As­ti­garragako Kizkia Taldeak. Hogeigarren urtez egingo dute sagardo txapelketa, ohi bezala, Gure Izarra elkartean. 


Sailkapenerako hiru saio

Sailkapen-egunei emango diete hasiera gaurko saioarekin, baina beste bi ere izango dituzte: irailaren 4an, gaur zortzi, bata, eta irailaren 11n, bestea. Irailaren 18an izango da final haundia, aurreneko sei sailkatuen artean.


20 sagardoen artean, onena

Aurten hogei sagardok hartuko dute parte: Akarregi eta Itxas-buru, Hernanitik; Izeta, Aiatik; Sarasola, Asteasutik; Oiharte, Zeraindik; Zabala eta Aburuza, Adunatik; Astiaza­ran eta Kalonge, Donostiatik; Urdaira, Aginagatik; Rezola, Petritegi, Larrarte, Alorrenea eta Lizeaga, Astigarragatik; Ordozelai, Oiartzundik; Eguz­ki­tza, Tolosatik; Urruzola eta Eula, Urnietatik; eta Goikoe­txea, Lizartzatik.

Horiek guztiak kopan dastatuko dituzte epaimahaikideek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!