Ergobiako jaiei, hurrengo urtera arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 28a, 02:00

Astelehenean, amaitu ziren Ergobiako jaiak eta amaiera pare gabea emateko, Idi demen ostean, Laiotz taldeak Ergobiako plaza girotu zuen. Jarraian, zezen suzkoa eta su artifizialak egon ziren. Eta gauari amaiera emateko, Laiotz taldeak berriro musika instrumentuak hartu, eta jaiak agurtu zituzten. 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!