Beste ikasturte bat, kulturaz blai

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 28a, 02:00

Irailerako egun gutxi ge­ra­tzen dira, eta horrekin batera, ikasturte berria antolatzeari ekin diote askok. Horretan la­guntzeko, etxez etxe banatu du Hernaniko Udaleko kultura sailak Biteriko ikastaroen es­kuorria.

Ohi bezala, haur, gazte eta helduei eskainitako makina bat ikastaro izango dira 2019-2020 ikasturtean ere, urrian ha­si eta maiatza-ekaina bitar­te. Pare bat ikastaro labur ere izango dira. 


Izenematea, datorren astean

Hain justu, horietakoren bat egin nahi duenak, datorren astean eman beharko du izena. Astelehenean hasi eta ostiralera arteko epea izango dute herritarrek, horretarako (irailaren 2tik 6ra bitarte). 

Biteri kultur etxeko ha­rre­ran egin beharko da hori, goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Ikastaroetan dauden pla­zak baino izenemate gehiago badaude, zozketa egingo dute irailaren 9an, 12:00etan. Behin betiko matrikula, aldiz, iraila­ren 10etik 16ra bitarte egin beharko da. 


HELDUENTZAKO IKASTAROAK

Urriaren 1etik ekainaren 18ra

-Egur taila: astelehenetan, 09:30-12:00, eta asteartetan, euskeraz, 18:00-20:30. Prezioa: bertakoek 170,64 euro; kanpokoek 224,75 euro.

-Pintura (hastapena): euskeraz, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 272,61 euro; kanpokoek, 355,85 euro.

-Pintura (sakontzea): astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 272,61?; kanpokoek, 355,85?.

-Pintura: astearte eta ostegunetan, 10:00-12:00. Prezioa: bertakoek 272,61 euro; kanpokoek, 355,85 euro.

-Zeramika: euskeraz, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 272,61?; kanpokoek, 355,85?.

-Eskulanak: astearte eta ostegunetan, 10:00-12:00. Prezioa: bertakoek 272,61 euro; kanpokoek, 355,85?. 

-Patchwork: euskeraz, ostegunetan, 17:00-19:00. Prezioa: bertakoek 134,22 euro; kanpokoek, 178,97 euro.

-Arropa konponketa (hastapena): euskeraz, asteartetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 134,22 euro; kanpokoek, 178,97 euro.

-Arropa konponketa (aurreratua): euskeraz, asteartetan, 17:00-19:00. Prezioa: bertakoek 134,22 euro; kanpokoek, 178,97 euro.

-Altzarien itxura berritzea: euskeraz, asteartetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 134,22?; kanpokoek 178,97?.

-Dantza garaikidea: euskeraz, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:00. Prezioa: bertakoek 204,98 euro; kanpokoek, 270,53 euro.

-Dantza garaikidea (hastapena): astelehen eta asteazkenetan, 18:00-19:30. Prezioa: bertakoek 204,98 euro; kanpokoek, 270,53 euro.

-Dantza garaikidea (sakontzea): euskeraz, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Prezioa: bertakoek 204,98 euro; kanpokoek, 270,53 euro.

-Dantza latinoak (hastapena): ostegunetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 134,22?; kanpokoek, 178,97?.

-Dantza latinoak (sakontzea): euskeraz, asteartetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 134,22?; kanpokoek, 178,97?.

-Tai chi Kung (hastapena): astearte eta ostegunetan, 09:00-10:30. Prezioa: bertakoek 204,98?; kanpokoek, 270,53?.

-Tai chi Kung (sakontzea): euskeraz, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Prezioa: bertakoek 204,98 euro; kanpokoek, 270,53 euro.

-Yoga: euskeraz, astearte eta ostegunetan, 19:00-20:30 edo astelehen eta asteazkenetan 19:30-21:00. Prezioa: bertakoek 204,98?; kanpokoek, 270,53?.

-Yoga: astearte eta ostegunetan, 15:00-16:30 edo astelehen eta asteazkenetan 09:30-11:00. Prezioa: bertakoek 204,98?; kanpokoek, 270,53?.

-Antzerkia: euskeraz, asteartetan, 19:00-20:30. Pre­zioa: ber­takoek 99,89 euro; kanpokoek, 130,06 euro.


IKASTARO LABURRAK

-Argazkigintza digitala (hastapena): euskeraz, urriaren 2tik abenduaren 18ra, asteazkenetan, 19:00-21:00. Pre­zioa: ber­takoek 80,12?; kanpokoek, 107,17?.

-Argazkigintza digitala (sakontzea): euskeraz, martxoaren 4tik ekainaren 17ra, asteazkenetan, 19:00-21:00. Pre­zioa: ber­takoek 80,12?; kanpokoek, 107,17?.


HAURRENTZAKO IKASTAROAK

Denak euskeraz

-Sormena, emozioak eta giza trebetasunak (2-3 urte): urriaren 7tik maiatzaren 25era, astelehenetan, 17:00-18:00. Prezioa: bertakoek 39,54 euro; kanpokoek, 52,03 euro.

-Sormena, emozioa eta giza trebetasunak (4-5 urte): urriaren 7tik maia­tzaren 25era, astelehenetan, 18:15-19:15. Prezioa: bertakoek 39,54 euro; kanpokoek, 52,03 euro.

-Pintura-marrazketa (6-9 urte): urriaren 1etik maiatzaren 28ra, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Pre­zioa: bertakoek 132,14 euro; kanpokoek, 170,64 euro.

-Dantza garaikidea (6-9 urte): urriaren 1etik maiatzaren 26ra, asteartetan, 17:30-18:30. Prezioa: bertakoek 39,54 euro; kanpokoek, 52,03 euro.

-Yoga familian (6-9 urteko haurrak gurasoekin): urriaren 2tik maiatzaren 27ra, asteazkenetan, 17:00-18:00. Prezioa: bertakoek 39,54 euro; kanpokoek, 52,03 euro.

-Antzerkia (9-12 urte): urriaren 5etik maiatzaren 30era, larunbatetan 10:00-11:30. Prezioa: bertakoek 66,59 euro; kanpokoek, 88,44 euro.

-Dantza: hip-hop, funky (10-12 urte):  urriaren 4tik maiatzaren 29ra, ostiraletan, 17:30-18:30. Prezioa: bertakoek 39,54 euro; kanpokoek, 52,03 euro.


GAZTEENTZAKO IKASTAROAK

(13-17 urte) Denak euskeraz

-Autodefentsa feminista tailerra (Gazteria eta Berdintasun sailak antolatuta): urriaren 5etik maiatzaren 30era, larunbatetan, 11:00-12:30. Doan.

-Dantza: hip-hop, funky: urriaren 4tik maiatzaren 29ra, ostiraletan, 18:30-19:30. Prezioa: bertakoek 39,54 euro; kanpokoek, 52,03 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!