Uda amaitzear da, eta horrekin batera, ikasturte berria hasteko ordua da. Hori dela eta, Dobera euskara elkarteak eta Kronikak, proiektu bat jarri dute martxan, hain zuzen, eskolako liburuen bigarren eskuko azoka.
Atzo ireki zen lehenengoz, eta jadanik pilatu dira zenbait liburu. Bertan, lehen hezkuntzako eta batxilergoko liburuak topatu daitezke, besteak beste, matematika, euskera, gaztelania, fisika eta kimika, biologia... gaietakoak.
Aurreko bi asteetan, bulegoa zabalik egon da, eskolaliburuak jasotzeko. Eta jasotako eskola liburuak prezio baxu batean eskaintzen dira atzotik, eskola liburuek beti izugarrizko gastua ekartzen baitute. Beraz, helburua da jendeak etxean soberan dituen eskola liburuak bulegora ekartzea, eta horiek behar dituen jendeari erraztasun haundiagoak ematea
Bulegotik pasa ahal izango du nahi duenak, behar duen libururik ba ote dagoen ikusi eta merke-merke erosteko. Hain zuzen, liburu bakoitzeko 5 euro ordaindu beharko dira.