Gaur, arratsaldeko 16:00etan Urriza eta Endika izango dira Galarretan ospatuko den Buruz Burukoan, Kutxabank txapelketako laugarren finalaurrekoa jokatuz. Irabazleak, pausu handia eman dezake, irailaren 14ean antolatu den finalerako.
Urriza, Ansa IIren aurka jokatu zuen partiduan ezin hobe aritu zen, eta Endikak ere halaxe ziurtatu zuen, Barrenetxea IVari irabazi zionean. Beraz, gaur Galarretan jokatuko den Buruz Burukoan, dena emango dute bai Urrizak eta bai Endikak ere.