1200 euro, Super Hrentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 27a, 02:00

Asteburu osoa festa-giroan pasa ondoren, igande gauean eman zion bukaera Portu auzoak aurtengoari. Urtero bezala, sagardo probaketa izan zen eguerdia girotu zuena; aurtengoan, Urnietako?Super H elkartearen alde egin zuten, eta han bertan eman zieten jasotakoa, 1200 euro. Horregatik, «eskerrak» eman nahi dio elkarteak Portu auzoari eta hurbildu zirenei, baita «gonbidapenagatik» ere. «Oso harrera ona» izan zutela adierazi dute. Desafioak erakarri zuen jendea, arratsaldean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!