Arropa, liburuak eta jolasak hartzeko aukera, azokan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 27a, 02:00

Bigarren eskuko material nahikoa jaso du azkenaldian Hernaniko Amher-SOS Arraza­keria elkarteak, eta horiei irtenbidea eman nahi diote. 

Horretarako, azoka antolatu dute; ostiralean izango da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara bitarte. Haien lokalean egingo dute, Transpa­karren. 

Azoka antolatzen lagundu nahi duenak, Whatsapp bat bidali besterik ez du. 


Behar duzuna hartzeko, aukera

Arropa, liburuak eta jolasak ai­­patu dituzte jaso dituzten ma­terialen artean. «Behar du­zuna hartu» leloarekin egin nahi diete deia herritarrei, ber­taratzeko. Azaldu dutenez, «urte osoan zehar eskaintzen ditugu material horiek guztiak», baina oraingo honetan modu berezian egin nahi izan dute, «elkar ezagutzeko aukera baliatzeko».

Hortaz, «zer edo zer behar edo ekarri nahi baduzu, edota jendea ezagutu eta gurekin momentu ludikoa partekatu nahi baduzu, ongietorria za­ra!», animatu dute.


Antolatzen lagundu nahi?

Antolatzen laguntzeko ere jen­de bila dabiltza. Nahi duenak 667 71 09 28 zenbakira Wha­tsa­pp bat bidali besterik ez du. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!