Oinezkoentzat gaurtik, Ergobiako plaza

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 27a, 02:00

Festak bukatuta, aldaketa nabarmena izango du gaurtik Ergobiako plazak: oinezkoen­tzat gune bilakatuko du Uda­lak, eta beraz, kotxeek ezin izan­go dute bertan aparkatu. Udalak adierazi duenez, «Udal­tzaingoak neurri honi jarrai­pen zorrotza egingo dio».  


Zamalanak, goizean zehar

Hori horrela, salbuespen ba­ka­rra egongo da. Astelehe­netik ostiralera goizeko 08:30­e­tatik 13:30ak bitarte ire­kita egongo da plaza, baina zamalane­tarako beste­rik ez da izango hori. 


Bizilagunekin prozesua, 2018ko udazkenetik

Ergobiko plaza oinezkoentzat izatea helburu izanda, haus­narketa prozesua egin du Udalak bizilagunekin. Ho­rretarako, Aztiker Soziologia Ikergunea izan dute bide­lagun; tartean izan da Su­sana Martinez Aztikerreko teknika­ria: «2018ko udazke­na eta 2019ko udara artean hainbat bilera egin ditugu bizilagune­kin, betiere, nora­bide horre­kin, Ergobiako plaza oinez­koen­tzat izatea erabaki zela aspaldi eta erabilera ez dela hori». 

Eta hori da bizilagunei azal­du zitzaiena, Udalaren as­moa zela plaza oinezko era­bilerara bideratzea. 

Horretarako, «denera sei batzar egin ditugu; aurretik ere, portal bakoitzeko kezkak ere jaso ditugu», azaldu du? Martinezek. 

Hasteko, diagnosia egin zuten auzotarrekin batera, eta ikusi zuten, batez ere, «zein kalte ekartzen zituen» egungo egoerak. Gainera, ikusi zuten berta­ratutako gehiengoaren iritzia zela Plaza oinez­koentzat bila­katzea, betiere, «bertan dau­den jarduera ekonomikoei erraztasunak emanez». 

Hori horrela, pausoak ema­­ten hasi ziren. Lehe­nengo, Ergobia sarreran dau­den bi zonaldeak «txukun­tzea» era­ba­ki zen, bertan aparkatu ahal izateko. Bes­tetik, jarduera eko­no­­mi­koe­kin zamalane­tara­ko ordute­gia ezarri zuten.  


Ergobia sarreran dauden zonaldeak hobetuta

Susana Martinezek azaldu duenez, txukunketa lan ho­riek udaberrian zehar egin dira, eta hortaz, «adostu mo­duan», ho­ri­ek bukatuta ja­rriko da mar­txan.

«Zonaldea eraldaketa ja­sa­ten ari da, beraz, alda­keta egin nahi zen, obra haun­dirik egin gabe», eta halaxe egin dute: «horizontalki marrak margotu dira, eta batez ere, argiztapena hobetu da. Poligonora dijoan bidean kimaketa-lanak egitea falta da. Zailtasun teknikoak dau­de, eta horretan ari dira la­nean», onartu du. 


Gai bat, «zintzilik»

Dena den, gai bat «zintzilik» geratu dela dio Aztikerreko teknikariak: «auzotarrek es­katzen zuten bertan berma­tzeko aparkaleku plaza bat. Hori herri-mailan hartutako erabaki bat da. Hortaz, Uda­lak konpromisoa hartu du azter­tuko landuko duela».

Goizeko 08:30etatik eguerdiko 13:30ak bitarte irekita egongo da, zamalanetarako bakarrik. 


Sei hilabete barru,ebaluazioa

Lanak eginda, beraz, gaur itxi­ko da Plaza, eta sei hila­beteko epean ebaluazio bat egingo dela adostu da: «ba­koitzak be­re esperientzia ekar­tzeko kon­pro­misoa har­tu da». 


Jarrera ona, auzotarrek

Prozesua positiboki baloratu du Martinezek: «prozesu la­saia izan da, jarrera onekoa. Horrelako gauzak mantsoak izaten dira, baina ondo joan da. Lortu da interes indi­bi­du­aletatik komunitarioetara pa­sa­tzea». Hain zuzen, ho­rre­tan «akonpaintatzea» eta «pe­da­gogikoki laguntzea» izan da Aztiker Soziologia Ikergune­aren lana. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!