Hernaniko Elizatxo eta Portu auzoetan sortzen diren mugikortasun arazoak konpontzeko lanetan ari da Udala, eta hori horrela, gaurtik ostiralera bitartean itxita egongo da Portuko tunela. Oindi kaletik sartu beharko da Elizatxora, eta Portu eta Osiñagara, Karabelen barrena. Bestalde, asfaltatze lanak egingo dira gaur Zinkoenean, Txirritan eta Sagastialden, baina ez diote eragingo trafikoari. Bai, ordea, bihar Iturregi kalean egingo diren lanek. Beraz, bihar goizeko 07:00etarako kotxeak bertatik ateratzeko eskatu dute. Astigarragari dagokionez, berriz, bihartik aurrera oinezkoentzako bakarrik izango da Ergobiako plaza.