Festa giroan, baina aldarrikapena garbi

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 26a, 02:00

Larunbatean egin zen Futbol 7 Txapelketa, Zubipeko zelaietan. Hainbat talde aritu ziren lehian, lagun artean eta giro onean, baina aldarrikapen eguna zutela ahaztu gabe; gogoan izan zituzten Aiert Larrarte eta Amaia Esnal hernaniarrak eta 47 auziperatuak, eta irailaren 14an Bilboko manifestaziora joateko dei egin zuten. Hortik aurrera, Tilosetan egindako bazkarian eta ondorengo parrandan segi zuten, jai giroan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!