Peñen eguneko urteurrena, familia osoa elkartuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 26a, 02:00

Umore Ona Peña orain dela 60 urte sortu zenean, herriko mutil gazteek osatzen zuten. Azken urteetan, festetan, oso arrunta bihurtu da azken egunean ospatzen den Peñaren eguneko bazkari horretan, emakumeak, edo aita-semeak, edo aita-alabak elkartzea. Aurten, ordea, «aurreneko aldiz, bi gurasoak eta bi seme-alabak osatutako familia batek hartu du parte Peñen eguneko festa eder horretan», Esteban Arozenak jakinarazi duenez. Luis Zugarramurdi eta jatorriz hernaniarra den Mari Jose Osa senar-emazteek bat egin zuten, Eider eta Mikel, seme-alabekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!