Indar erakustaldi polita egin dute Hernaniko ?Maialen? ontziko arraunlariek, ETE Liga bukatzeko azken estropadetan. Sailkapen orokorrean, berdin, 8garren postuan geratu badira ere, 5 eta 6garren izan dira Bilbon eta Errenterian, hurrenez hurren, asteburuan.
Bilbon San Juanek irabazi zuen (10:53,04), eta Hernani (11:08,22) geratu zen Isuntza, Kaiku edota Tolosaldearen aurretik. Errenterian, berriz, 11:23,32 eginda, berriro ere Tolosaldea eta Isuntza baino azkarragoa izan zen trainerua. Azkenean 75 punturekin berdin geratu badira ere, osteguneko Kontxako sailkapenerako indarrik ez dutela falta erakutsi dute neskek!